Zer da funtsezkoa guretzat?
ZER DA FUNTSEZKOA GURETZAT?
Gure eginkizuna, gure ikuspegia eta gure balioak
Eginkizuna
Fundazioak, irabazi-asmorik gabeko erakundea izanik, konpromisoa du Portugaleteko neska-mutilen prestakuntza, hezkuntza eta garapenarekin, hala gizaki nola langile gisara. Gazteak gizarteratzea nahi dugu, beraz, gizartearen ardura eta konpromisoa dituztela.
Eginkizun hori bete nahian, Fundazioak sustatu du, batetik, kalitatezko prestakuntza, irakaskuntzaren berrikuntzari begira, haur, gazte eta hezitzaileentzat, hala irakaskuntza formalean nola ez-formalean; eta bestetik, balioen hezkuntza eta inguruko gizartearekiko konpromisoa ere bai.
Ikuspegia
Fundazioak erreferentea izan nahi du haur eta gazteen hezkuntza arloan, hauexek direlarik haren ekintzen onuradunak:
- Hezitzaileak (irakasleak eta gurasoak), hala sektore publiko nola pribatukoak.
- Lankide dituen pertsona fisiko zein juridikoak.
- Erakundeak.
- Gizarte osoa, bere jardun-eremuan..
Fundazioak, halaber, baliozko ekarria egin nahi dio Portugaleteri eta Portugalete inguruko aldeari (Ezkerraldea, Meatzaldea eta Getxo).
Balioak
- Autonomia eta malgutasuna jardunean.
- Pertsona fisiko zein juridikoei laguntzea.
- Hurbiltasuna harremanean.
- Jarrera irekia gizaki eta pentsamolde guztiekin.
- Etengabeko hobekuntza.
- Adi egotea hezkuntzaren berrikuntzari.
FUNDAZIOAREN GOBERNUA
Fundazioaren gobernu-organoa patronatua da. Haren osakideak dira Portugaleteko alkatea, Santa Maria parrokiako abadea eta Portugaleteko Udalaren Hezkuntza zinegotzia
