 |
2008ko uda honi begira, Trocóniz Santacoloma Fundazioak HIRI UDALEKUAK antolatu ditu berriro, emanaldi honetan uztailean garatzekoak. Bi hamabostalditan banatu ditugu aurten:
- 1. hamabostaldian MUSIKA UDALEKUAK egingo ditugu
- 2. hamabostaldian, berriz, KOOPERA UDALEKUAK.
Deskargatu PDF
|
MUSIKA UDALEKUAK
Aurreko urteetan bezalaxe, ordezko aukera eskaintzen diegu haurrei, udako oporretan jolasaz eta musikaz goza daitezen eta, aldi berean, ikaskuntza eta musika-kultura gara ditzaten.
Prestatu ditugun jardueretan jolasa eta ikaskuntza bateratu dugu, beti ere parte-hartzaileen adina eta beharrak kontuan hartuta: musikari ekiteko lantegia, jolasak, ipuin kontalariak, dantza, instrumentuak egiteko lantegia, perkusio lantegia, entzumena…
Helburu nagusia da musika adierazpide eta komunikabide gisara erabiltzen ikastea eta beste neska-mutil batzuen batera jardutea, giro lasai eta alai batean, oporretan gaude-eta.
Lantegi horretan musika, haur eta gazte hezkuntza alorreko profesional batzuek lagunduko digute.
EGUNAK ETA ORDUAK:uztailaren 1etik 11ra, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era.
NORENTZAT:edukiko dute Portugaleteko haurrek, 4-12 urte bitartekoek.
KOOPERA UDALEKUAK
Hiri udaleku hauetan hezkuntza sortzailea landuko dugu, elkarrekiko harremanean dauden ardatz bitan: kooperazioan eta erantzukidetasunean, alegia.
Prestatu ditugun jardueren bidez, saiatu egingo gara neskato eta mutikoen taldekako lana indartzen, denok dugun kooperatzeko gaitasuna garatzen, eta erantzukidetasuna, ere bai zereginen banaketan, azken helburua taldearen ona delarik. Kooperaziozko jolas eta jokoak antolatuko ditugu, beraz, sormena eta irudimena begirunez sustatzeko; hala nola, pintura kooperatiboa, jolas parkea, mahai-jokoak, sexismorik gabeko jolas-lantegia, erantzukidetasunaren aldeko ginkana… Horiek guztiak hala aterpean nola aire zabalean egingo ditugu.
EGUNAK ETA ORDUAK:14tik 24ra, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era.
NORENTZAT:lehentasuna edukiko dute Portugaleteko haurrek, 6-12 urte bitartekoek.
INFORMAZIO OROKORRA
NON: Portugaleteko Santa Klara kulturtegian.
MATRIKULA: 115 euro hamabostaldi bakoitzean.
Ehuneko 25eko kenketa egingo dugu matrikularen zenbatekoan bigarren
neba-arrebatik aurrera.
INFORMAZIOA
Trocóniz Santacoloma Fundazioa
Santa María kalea 1, 1
48920 Portugalete
944 95 61 95
www.troconizsantacoloma.org
info@troconizsantacoloma.org
Matrikula ekainaren 9a arte egin daiteke. Horretarako Trocóniz Santacoloma Fundazioaren kontuan (BBVA 0182 1844 75 200005167) sartuko da dirua, parte-hartzailearen izena adierazita.
Plaza kopurua mugatua izanik, parte-hartzaileak inskribitu ahala onartuko ditugu, adinari buruzko eta Portugaleteko biztanle izatearen eskakizunak betez gero, noski. Halaber emango diegu lehentasuna guraso bakarreko, guraso biek lanpostua daukaten eta Portugaleten diharduten familietako haurrei.
Udalekuei ekin baino lehen, dei egingo diegu matrikulaturiko haurren guraso eta tutore guztiei, bilera batera etor daitezen. Bilera horretan udalekuen aurkezspena egingo diegu eta duazkaten galderei erantzun ere bai.
Inskripzio-orria bankuko abonu-agiriarekin batera aurkeztu behar da.
Izena emateko orria
|