INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIAK ETA GAZTEAK

Helburu nagusia da, beraz, neska-mutilak gizarteratu eta laneratzea, teknologia berrien inguruko ezagutza eta prestakuntzaren bidez.

Horren ondorioz, 1999. urtetik hona Fundazioak eta udalerriko beste hainbat erakunde publiko eta pribatuk proba-jokoa antolatu ohi dute Interneten, neska-mutilak atseginez hurbil daitezen Internetera eta informazio bilaketarako eskaintzen dituen tresnetara.

Ordutik hona jokoak aldaketa eta egokitzapen asko izan ditu hala izenean nola helburu eta edukinean. Helburua, esaterako, ez da gaur teknologia berriak erabiltzea, baizik eta haien erabileran jardunbide egokiak sustatzea. Neska-mutilek sobera dakite gaur Internet nola erabili; erronka, beraz, erabilera egokia dugu. Jokoaren azken edizioak, 2010ekoak, Euroginkana izena izan zuen eta eduki nagusiak, berriz, balioen transmisioa, bizikidetza hobetzea eta bakerako eta giza eskubideetarako hezkuntza.

 

EUROGINKANA 2011.

 

 

Portugaleteko Udalaren Hezkuntza eta Gazteria Sailak, Trocóniz Santacoloma Fundazioarekin eta Asti Leku Ikastolako Ikasle-Ohien Elkartearekin lankidetzan ginkana antolatu ohi du azken hamahiru urteotan geldi barik. Jolas formatu hau taldeka hainbat proba erantzutean datza, Internet eta teknologia berriak baliatuz.

Jolas formatua duen prestakuntza-ekintza denez, Euroginkanak nahi du gure gazteak, Europar Batasuna erreferentzi gisa hartuta, gizarteak eskatzen dizkien trebetasun berriez jabetzea. Era berean, probetako edukiak bideratuta daude bizikidetza, giza eskubideak eta bake-hezkuntza hobetzeko. Izan ere, boluntariotzaren arloari berebiziko garrantzia eman diogu, aurten Europako Boluntariotza Urtea baita.

Hamalau eta 18 urte bitartekoei begira prestaturik dago ginkana eta Portugaleteko ikastetxeen bidez parte har daiteke. Irakasleek, taldeak zein ordutegiak antolatzeaz gain, proposatutako proben artean ikasleek egingo dituztenak aukeratzen dituzte. Ikastetxe parte-hartzaile bakoitzari 500 euro emango diogu sari gisa.

Edizio honetan, berrikuntza gisa, ikastetxeei sari berezi bat lortzeko aukera eman zaie. Sari hori 250 eurokoa da eta ikasle-taldeek egindako galdera kateatuen blokerik onenari emango zaio.

Abenduaren 2an amaitu den hamabigarren edizio honetan Portugaleteko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe eta LHIko zentro hauek guztiek parte hartu dute Euroginkanan: Lanbide Hastapenetarako Ikastegia, Repelegako Institutua, Trueba Institutua, Zunzunegi Institutua, Ballonti Institutua, Xabier Ikastetxea, Santa Maria Ikastetxea, Asti Leku Ikastola eta El Carmen Ikastetxea. Denen artean 277 gazte inguru parte-hartzaile bildu dira.

Abenduaren 20ean, 11:00etan, sariak emateko ekitaldia egingo dugu Gazte Gelan. Entitate antolatzaileetako ordezkariak eta ikastetxeetako ikasle eta irakasle parte-hartzaileak ere etorriko dira. Ospakizun hau festa giroan egingo da, Euroginkanan parte hartu duten guztiek egindako lanaren aintzat hartu nahian. Elkarrekin hitz egingo dugu, beraz, freskagarri batzuk hartzen ditugun bitartean.

 

Premios EUROGINKANA 2011

Euroginkanaren inguruko informazioa www.euroginkana.net webgunean dago