enREDarte bloga

JARDUERAREN HELBURUAK

logo-enredarteHauexe da helburu nagusia:

  • Proiektua eta bere jarduera guztiak ikusarazteko eta ezagutarazteko bloga egitea, etorkizunean euskal arte-esparruko emakumeen sarearentzat ere euskarri izan daitekeelakoan.

Eta hauexek dira helburu zehatzak:

  • Euskal arte-esparruari tresna ematea arlo horretako emakumeen lana ezagutarazteko eta elkarren arteko sarea eta lan kolaboratzailea sustatzeko asmoz.
  • Bloga eratu eta zabaltzea, euskal arte-esparruko emakumeentzat erreferentzia izan dadin.

NORENTZAT

Bloga emakumeei eta euskal arte-esparruko beste eragile batzuei ere dago zuzenduta, berdin diolarik zein arlotan diharduten eta zein erantzukizun-maila duten: sortzaileak, galeristak, kudeatzaileak eta abar.

Hala eta guztiz ere, beste profesional eta eragile batzuek ere ikusi ahal dute eta oro har, gizarte osoko edozein delarik ere, sar daiteke.

XI JARDUNALDIA: “EUSKAL ARTEA ETA EUSKAL EMAKUMEA LAN INGURUAN”

2011eko azaroaren 24a, osteguna

 

Ordutegia: 11:00etatik 16:00etara

Lekua: Puente Colgante hotela, Ibaizabal aretoa

María Díaz de Haro kalea 2

Portugalete

 

 

EGITARAUA

  

11:00 Harrera egin parte-hartzaileei. 

11:10 Jardunaldia eta En-red-arte proiektua aurkeztu.

 11:25 Kooperaziorako motibazioa: Nekane Aramburu kudeatzaile-komisarioaren esperientzia aurkeztu eta   denbora gidatua networking-erako.

 12:15 En-red-arte proiektuaren egindako azterlana aurkeztu eta proiektutik zer espero dezakegun argitzeko lan-mahaia.

 13:30 Coktel-luntxa.

 14:15 Denbora gidatua networking-erako.

 14:45 Lan-mahaia: denen ekarriak hartuko ditugu, etorkizunean lan-sarea osatzeko eta Euskal Emakumea eta Artea Mapa Birtuala aurkeztuko dugu.

 15:40 Jardunaldia bukatu. Agur parte-hartzaileei.