INGENIA 2018 Emozioen kudeaketa

Trocóniz Santacoloma fundazioak (TSF) gazteei begirako hezkuntzarekin konpromiso soziala du. Hori dela kausa, Ingenia egitasmoa abian jarri du. Gizarte-hezkuntzazko egitasmo horrek apustu egiten du hezkuntza-komunitatean gaitasun sozioemozionalen eta sormenaren alde. 

HELBURU OROKORRAK

PROGRAMA

Programa HIRUKOITZA da:

1.- Irakasleei begirakoa:emozioen hezkuntza

2.- Ikasleei begirakoa: emozioen hezkuntza

3.- Gurasoei begirakoa: emozioen hezkuntza

 

GURASOENTZAKO PROGRAMA ETA HEZIKETA EMOZIONALEKO AMAK

Helburu orokorrak: 

Helburu zehatzak:

Metodologia:

Bi alderdi hauexek bultzatuko dira; bata, eduki teorikoak ikastea eta, bestea, parte-hartzaileen indarguneak eta hobetzekoak lantzea hezitzaile diren aldetik. Halaber, gurasoek nerabeekiko egunerokoan dituzten pentsamenduak eta sentimenduak jorratuko dira. Hori dela eta, metodologia hauexek uztartuko dira:

 Proiektuaren hartzaileak:

Portugaleteko Zunzunegui BHI institutuko IGE

Edukien egitaraua:

  1. saioa- Azaroak 5. Igor Cortón.

NEA Komunikazio Eredua (naturala eta emozionalki adimentsua)

  1. saioa- Azaroak 19. Igor Cortón.

NEA komunikazio-praktikak

  1. saioa- Abenduak 3. Igor Cortón.

NEA komunikazio-praktikak

  1. saioa – Abenduak 17. Igor Cortón.

NEA komunikazio-praktikak

  1. saioa- Urtarrilak 14. Pablo Cueva.

Aurkezpena. Parte-hartzaileen kezkabideak zerrendatu.

Sesgo positiboa.

  1. saioa- Urtarrilak 28. Pablo Cueva.

Izaeraren indarguneak eta grinak. Berorien garrantzia seme-alabei laguntza emateko orduan.

  1. saioa- Otsailak 11. Pablo Cueva

Guraso eta seme-alaben arteko harremanetan emozio positiboak eta emozioen kutsadura

  1. saioa- Otsailak 25 febrero. Pablo Cueva

Ondorioak

 

Dinamizatzaileak 

Pablo Cueva. Psikologo sanitarioa Psikologia Positiboan eta Emozioen Adimenean aditua. Jokaera-orientabideko terapeuta.

Psikoteknologoa. Emozioen Adimenaren Partzuergoko presidentea 2014tik 2016ra bitartean. Espainiako Psikologia Positiboko Elkartearen (SEPP) koordinatzailea. Hezitzaile eta dibulgatzaile ere aritua da komunikabide zenbaitetan. Hauexek ere zuzentzen ditu: POZIKTIBA HEALTH CENTER zentroa, ENTRENANDO EMOCIONES webgunea eta ENWORKING CUACFM-en programa, psikologia positibo aplikatuari dedikatua.

 

Igor Cortón. Psikologoa, haurren espezialitatean. HAURBIDE CENTRO INTEGRAL PSICOEDUCATIVO zentroaren zuzendarikidea. INSTITUO PSI DE PRÁCTICA PSICOLÓGICA institutuaren fundatzailekidea eta hezitzailea. ISEPeko ikasleen praktikaldietako kolaboratzaile eta hezitzailea. Goi mailako gasitasunak dituzten haurren familien AUPATUZ elkartearen psikologo kolaboratzailea. Emozioen Adimenaren Partzuergoko Ikerketa Unitatearen fundatzaile-bazkidea eta koordinatzailea. Hezkuntza psikologoa ere bada.

 

IKERKUNTZA EMOZIONALAREN FORU ETA IKASLEEN PROGRAMA

 

IKASLEEKIKO SAIOAK

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleekin aritzen da. Saio guztietan dinamikak, jolasak eta bideoak antolatuko ditugu. Ez dugu ahaztu behar saioen hartzaileak nortzuk diren eta zenbat denbora dugun. Beraz, erritmoa azkarra izango da helburu behinena baitugu ikasleek emozioen adimenak balio egiten duela ikustea.

1.SAIOA: Zertarako balio du emozioen adimenak?

Oraingoan helburu dugu ikasleek psikologia, oro har, baliagarria dela uler dezaten. Halaber, emozioen adimenaz ohartaraziko ditugu. Horren erakusgarri, erakustaldi batzuk egingo ditugu emozioen botereaz eta oinarrizko prozesu psikologikoez jabearazteko asmoz.

 2.SAIOA: Nire emozioak eta indarguneak

Saioaren helburua da emozio-gaitasunak eta izaeraren indarguneak hobeto ezagutzea. Hala, ikasleek une txarrei aurre egin ahalko diete hobeto.

3.SAIOA: Emozioen erregulazioa

Arazoa da emozioak ezin direla beti kontrolatu. Hirugarren saioaren helburua da, hortaz, ikastea zein baliabide dagoen emozioak noiz, nola eta zein eratara kontrolatu ahal izateko.

4.SAIOA: Emozioen adierazpena

Azken saioan ikasleak animatuko ditugu eskuratutako ezagupen horiek erabiltzera baita gaian gehiago sakontzera ere.

  

IRAKASLEEKIKO SAIOAK

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako tutoreekin aritzen da. Saioak ikasleekikoak bezain praktiko eta dinamikoak dira. Ikasleekin ikasitako hariari jarraiki eta prestakuntzari koherentzia oso bat eman nahian ikasleekin landutako dinamika asko erabiliko dira.

1.SAIOA.- “Edukitzen ikasi”

Sarrera laburra egingo dugu emozioen adimen-hezkuntza zer den azaltzeko eta argitzeko xedez, emozioak eta haien erantzunak kontuan hartuta.

Haurren eta gazteen emozioen garapenari buruzko iruzkin laburra (4 etapa).

 2.SAIOA.- “Emozioak ikusi”

Saio honen helburua da emozioen erregulazioa eta adierazpena ondo bultzatzeko estrategiak erabiltzea.

Ondoren, saioen asebetetze-mailari buruzko galdetegi bat banatuko da. Izenik jarri gabe bete beharko dute parte-hartzaileek.

 

Dinamizatzaileak

Olatz Barbarias García.

Psikologian lizentziatua. Psikoterapeuta. Deustuko Unibertsitateko Psikologia Sanitario Orokorreko masterduna. Emozio atalari lotutako prestakuntza-, ikerkuntza- eta zabalkunde- proiektu askotarikoetan esku hartu du. Psikoterapeuta-lanak egiteaz gain, Deustuko Unibertsitateko psikologia-doktoranda ere bada. Lanbide heziketaren hezkuntza arloan ere hezitzaile dabil.

Igor Cortón. Psikologoa, haurren espezialitatean. HAURBIDE CENTRO INTEGRAL PSICOEDUCATIVO zentroaren zuzendarikidea. INSTITUO PSI DE PRÁCTICA PSICOLÓGICA institutuaren fundatzailekidea eta hezitzailea. ISEPeko ikasleen praktikaldietako kolaboratzaile eta hezitzailea. Goi mailako gasitasunak dituzten haurren familien AUPATUZ elkartearen psikologo kolaboratzailea. Emozioen Adimenaren Partzuergoko Ikerketa Unitatearen fundatzaile-bazkidea eta koordinatzailea. Hezkuntza psikologoa ere bada.

 

Proiektuaren hartzaileak:

Portugaleteko Zunzunegui BHI Instituto

 

 

 

 

 

 

 

 

Inprimatu