enREDarte bloga

JARDUERAREN HELBURUAK

logo-enredarteHauexe da helburu nagusia:

  • Proiektua eta bere jarduera guztiak ikusarazteko eta ezagutarazteko bloga egitea, etorkizunean euskal arte-esparruko emakumeen sarearentzat ere euskarri izan daitekeelakoan.

Eta hauexek dira helburu zehatzak:

  • Euskal arte-esparruari tresna ematea arlo horretako emakumeen lana ezagutarazteko eta elkarren arteko sarea eta lan kolaboratzailea sustatzeko asmoz.
  • Bloga eratu eta zabaltzea, euskal arte-esparruko emakumeentzat erreferentzia izan dadin.

NORENTZAT

Bloga emakumeei eta euskal arte-esparruko beste eragile batzuei ere dago zuzenduta, berdin diolarik zein arlotan diharduten eta zein erantzukizun-maila duten: sortzaileak, galeristak, kudeatzaileak eta abar.

Hala eta guztiz ere, beste profesional eta eragile batzuek ere ikusi ahal dute eta oro har, gizarte osoko edozein delarik ere, sar daiteke.