"sareArtean" mapa kolaboratzaile birtuala
JARDUERAREN HELBURUAK
Hauxe da helburu nagusia:
- Mapa Kolaboratzaile Birtual baten bidez Euskal Herrian arte-esparruan dabiltzan emakumeen identifikaziorako eta eurak ikusarazteko kanpaina antolatzea. Emakume horien arte-zereginak anitzak izan daitezke: ekoizpena, kudeaketa, banaketa eta abar.
Eta hauexek, berriz, helburu zehatzak:
- Kanpainari gune edota erraminta eman nahi zaio Interneten bidez. Horrela, sarbide erraz bati esker, hainbat arlotan aritzen diren emakumeak ikusi ahal izango dira.
- Mapa Kolaboratzaile Birtual hori agerraraztea eta ezagutaraztea euskal artearen esparruaren eta, orokorrean, gizarte osoaren mesedetan. Ikus ezazue mapa.
Parte hartzeko
Parte hartu eta zure datuak mapan agertzea nahi baduzu, bete ezazu, mesedez, zure egoerari ondoen doakion galdetegia:
